Ikusmena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, begietan datzana eta irudiak sumarazten dituena. Argiari esker
ikusten dugu. Argia objetuetan erreflejatzen da eta horregaitik, argia
dagoenean gauzak ikusi dezakegu.
Ikusmenak sailkapen zoologikoaren
maila bakoitzean bere ezaugarriak ditu. Eboluzio-maila
oso apaleko animaliek ikusmen lausoa izaten dute, fotohartzaile mugaturik
gabea. Animalia-espeziea garatu ahala, ikusmena ere garatzen da. Hala, ugaztun gehienek argitasun- eta
iluntasun-mailak sumatzen dituzte bakarrik eta ez koloreak; primateek eta
gizonek dute ikusmen garatuena,ikusmen
binokularra eta
kolorezkoa baitute.
Ikusmenaren berezitasunak erretinak argiarekiko duen sentikortasunaren eta
erretinan irudiak fokatzeko duen gaitasunaren ondorio dira; gauzetan islatzen
diren argi-izpiak, kornea pasa eta begi-ninian zehar kristalinora iristen dira; kristalinoak erretinan
fokatzen ditu eta bertatik ikusmen-nerbioak garunera igortzen ditu seinaleak,
garunean irudi bihurtuko direnak; kristalinoaren forma gihar ziliarren bidez aldatzen
da; hala, gauzak distantzia desberdinetara foka daitezke.
Irudia erretinaren puntu egoki
batean eratzen bada, begia emetropea dela esaten da, behar bezalakoa;
irudia erretinaren aurrean eratzen denean, begia miopea izaten da; eta erretinaren atzeko
aldean sortzen denean, berriz, hipermetropea. Astigmatismoa kornearen kurbaduran izaten den
berezko akatsa da; ikusmen-akats horiek betaurreko, lente eta ebakuntzen bidez
zuzendu daitezke. Gaixotasun horietaz oftalmologoak arduratzen dira. Bestela, ikusmenik
eza itsumena da.
Begien gaixotasuna
Miopia oftalmologiaren arloko gaixotasuna da, eremu luzeko ikusmena murrizten duena, esparru laburrekoa
normalean ondo mantenduz.
Funtsean begia normalean baino handiagoa denean
gertatzen da, eta zuzentzen da lenteekin (betaurrekoekin).
Gaitz honek jotako pertsonak miopeak dira.
Hipermetropia oftalmologiaren arloko gaixotasuna da, eremu laburreko ikusmena murrizten duena, esparru luzekoa
normalean ondo mantenduz.
Funtsean begia normalean baino txikiagoa denean
gertatzen da, eta zuzentzen da lenteekin (betaurrekoekin).
Gaitz honek jotako pertsonak hipermetropeak dira.
Astigmatismoa
Gaixotasun bat da non kornea (begiaren aurrealdean dagoen ehun gardena) ezohiko kurba bat du, honek
ikusmen gaizki fokatu bat sortzen du.
0 comentarios:
Publicar un comentario