RSS

IKUSMENA

Ikusmena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, begietan datzana eta irudiak sumarazten dituena. Argiari esker ikusten dugu. Argia objetuetan erreflejatzen da eta horregaitik, argia dagoenean gauzak ikusi dezakegu.

Ikusmenak sailkapen zoologikoaren maila bakoitzean bere ezaugarriak ditu. Eboluzio-maila oso apaleko animaliek ikusmen lausoa izaten dute, fotohartzaile mugaturik gabea. Animalia-espeziea garatu ahala, ikusmena ere garatzen da. Hala, ugaztun gehienek argitasun- eta iluntasun-mailak sumatzen dituzte bakarrik eta ez koloreak; primateek eta gizonek dute ikusmen garatuena,ikusmen binokularra eta kolorezkoa baitute.

Ikusmenaren berezitasunak erretinak argiarekiko duen sentikortasunaren eta erretinan irudiak fokatzeko duen gaitasunaren ondorio dira; gauzetan islatzen diren argi-izpiak, kornea pasa eta begi-ninian zehar kristalinora iristen dira; kristalinoak erretinan fokatzen ditu eta bertatik ikusmen-nerbioak garunera igortzen ditu seinaleak, garunean irudi bihurtuko direnak; kristalinoaren forma gihar ziliarren bidez aldatzen da; hala, gauzak distantzia desberdinetara foka daitezke.

Irudia erretinaren puntu egoki batean eratzen bada, begia emetropea dela esaten da, behar bezalakoa; irudia erretinaren aurrean eratzen denean, begia miopea izaten da; eta erretinaren atzeko aldean sortzen denean, berriz, hipermetropea. Astigmatismoa kornearen kurbaduran izaten den berezko akatsa da; ikusmen-akats horiek betaurreko, lente eta ebakuntzen bidez zuzendu daitezke. Gaixotasun horietaz oftalmologoak arduratzen dira. Bestela, ikusmenik eza itsumena da.


Begien gaixotasuna

Miopia oftalmologiaren arloko gaixotasuna da, eremu luzeko ikusmena murrizten duena, esparru laburrekoa normalean ondo mantenduz.
Funtsean begia normalean baino handiagoa denean gertatzen da, eta zuzentzen da lenteekin (betaurrekoekin).
Gaitz honek jotako pertsonak miopeak dira.



Hipermetropia oftalmologiaren arloko gaixotasuna da, eremu laburreko ikusmena murrizten duena, esparru luzekoa normalean ondo mantenduz.
Funtsean begia normalean baino txikiagoa denean gertatzen da, eta zuzentzen da lenteekin (betaurrekoekin).

Gaitz honek jotako pertsonak hipermetropeak dira.

Astigmatismoa
Astigmatismoa oftalmologiaren arloko gaixotasuna da, kornean gertatutako kaltea dela eta.
Laburbilduta, errefrakzioan dagoen arazoa da.

Gaixotasun bat da non kornea (begiaren aurrealdean dagoen ehun gardena) ezohiko kurba bat du, honek ikusmen gaizki fokatu bat sortzen du.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

ELIKAGAI ENERGIKOAK

ELIKAGAI ENERGIKOAK

Elikagai energikoek bi eratakomantenugaiak izan ditzakete: karbono eta koipea.

1.    KARBOHIBRATOAK:Giharrek lan egiteko beharrezkoa da energía kabohibratoetatik datorkigu, lortutako mantenugaiak gibeletan pilatzen dira eta, gorputzak eskatzen duenean, odolera igarotzen dira. Karbohidratoak bi taldetan bana daiteke: almidoiak eta azukrea, biak landare jatorrikoak. Landareek eguzkiaren energía erabiliz sor dituzte. Patata, fritu lehorrak, azukrea, arrosa, garia, artoa,garagarra, hirinez egindako janaria ( ogia, galleta, pasta…) dira karbohidrato gehien duten jakiak. Energia lortzeko bereala erabiltzen ez diren karbohidratoak, glukogeno bihurtuta pilatzen dira. Gibelean eta giharretan. Gorputza behar duena baino gehiago denean Koipe bihurtzen da eta gizentasuna eraginez.

2.    KOIPEAK : koipeak dira proportzioan energía gehien ematen diguten mantenugaiak. Jaten badugu gorputza gorde egiten du erreserba moduan, gisendu eginten gara. Koipe batzuk landare jatorriko elikagaietan daude : Oliba -,kakahueteak-, ekinlorea- eta arto olioetan esaterako; fruitu lehorretan ( almendrak, intxaurrak, urrak, margarina eta abar. )Beste batzuk berriz animali jatorriko jakietan :zerri, behi, ardi eta bestelakoen gantzetan;esneak eta esnekieta, eta abar.Osantzutzuagoak dira landare jatorrikoak.



  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

PARALELOAK ETA MERIDIANOAK

Gure planetako edozein puntu errasago kokatu eta aurkitu ahal izateko, gizakiak irudizko lerro eta puntu batzuk ezarri dizkio munduari,horizontalki eta bertikalki .

Ekuatore: paralelo haundiena da , eta lurra bi emisferiotan banatzen du: hipaemisferioa eta egoemisferioa. 0 paraleloa ere esaten zaio.

Paraleloak: Lurra gerriko edo uztai batek bezala inguratzen dute. Irudizko lerroetako bakoitzak. Graduetan zenbatzen dira, 0ºtik  90º era vitarte. Ekuatorea da haundiena eta poloetara zenbat eta gehiago urbildu, orduan eta txikiagoa dira uztai hoiek.

Meridianoak: Bi poloetatik pasatzen diren irudizko lerroak dira, ekuatorearekiko perpendikularrak 0ºtik 180ºra bitartean graduatzen dira.

Greenwich meridiano edo 0 meridianoa . Inlaterrako Greenwich herritik pasatzen den irudizko lerroa da. Meridiano honek lurra bi zatitan banatzen du: ekialdea eta mendebaldea. “0 meridianoa” ere esaten zaio.





  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

URA, BIZITZAREN ITURRIA



  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS