RSS

ENERGIA BERRIZTEGARRIA 

Energia berriztagarria iturri naturaletatik sortzen den energia mota da. Energia berriztagarriak asko dira, eta horien artetik gizakiarentzat garrantzitsuenak hauek dira: eguzki-energiahaizeaeuria, itsasaldiak eta bero geotermikoa. Iturri natural hauek, gizakiaren denboraren eskalan agortezinak dira. Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa eta erregaien aniztasuna, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.
ENERGIA BERRIZTAGARRI MOTA

  • Eguzki-energia: eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.
  • Energia eolikoa: haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz.
  • Biomasa: Azken urteetan biomasa hitza energia-iturri alternatibo bat adierazteko hasi da erabiltzen. Kasu honetan, erregai modura edo ekoizpen industrialerako erabil daitekeen material biologikoari deitzen zaio biomasa.
  • Energia hidraulikoa: Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbina horrek, jiratzean, elektrizitatea sortuko du. Zentral hidraulikoak jartzeko lekurik aproposenak presetako ur-jauziak dira.
  • Itsas energia: Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, itsasaldiak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak. Hiru fenomeno hauek,elektrizitatea sortzeko erabiltzen dira. Itsas-zentralak soilik itsasaldiak asko mugitzen diren tokietan daude.
  • Energia geotermikoa: Energia geotermikoa (grezierazko geo, "Lurra" eta thermos, "beroa") lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da. Energia geotermikoa bi modutara erabil daiteke, beroaren jatorriaren funtzioan eta lurzoruaren masa handiak metaturiko beroa aprobetxatuz.
ENERGIA EZ BERRIZTAGARRIA




Energia ez berriztagarriak gizakiok erabiltzen ditugun heinean agortu egiten direnak dira. Beraz amaitu egin ahal dira, eta behin amaituz gero ezin dira berriro lortu. Energia berriztagarriaren guztiz kontrakoa da. Energia mota honek, kantitate finko batean naturan aurkitzen diren energia iturriei erreferentzia egiten dio. Gainera, energia iturri hauek agortzen direnean, ezin dira ordezkatu, horretarako baliagarria den produkzio sistemarik existitzen ez delako.



Bi mota bereizten dira:
  • Erregai fosilak: Hauen artean ikatza, petrolioa eta gas naturala aurkitzen dira. Erregai fosilak zuzenean erre daitezke beroa eta mugimendua lortzeko motoretan, berogailuetan, galdaratan… Hauek elektrizitatea sortzeko ere zentral termikoetan erabili daitezke.
  • Erregai nuklearrak: Hauen artean plutonioa eta uranioa aurki ditzakegu. Elementu kimiko hauek energia sortu dezakete fisio nuklearraren bidez. Energia nuklearra zentral nuklearretan energia sortzeko erabiltzen da.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

0 comentarios:

Publicar un comentario