RSS

Txanela LH6

BIG BANG teoria

BIG -BANG teoriaren arabera materia guztiak eztanda egin eta unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu zen.Horrela galaxia, izarrak eta planeta sistemak sortu ziren .
Hasieran, lurra suzko bola bero eta idor bat zen, urik gabekoa.
Lurraren barruko beroa sumendien jardueran nabaritzen zen . Gas horiek planetaren inguruan geruza lodi eta trinko bat eratu zuten.
Lurraren tenperatura epelduz eta lurrazala hoztuz joan zen.
Gas-geruza hoztu eta lur planetan ur-lurruna kondentzatu zen. Uraren zikloa abiatu zen.


ATMOSFERA ETA ATMOSFERAREN GERUZAK

Lur planeta gasez osatutako geruza batek inguraturik dago ; atmosfera du izena.Naguziki nirogenoz eta oxigenoz osatuta dago. Lurraren atmosfera oso bitxia da. Lurrak Eguzkiarekiko duen kokalekua , batez ere, ezinbestekoa da lurrean bizitza egoteko. Atmosferaren funtzio naguziak hauek dira:

- Bizidunok arnasten dugun oxigenoaren gordailua da.
-Eguzkitik datozen izpi ultramoreetik babezten gaitu.(oso kaltegarriak dira izpi hoiek)
-Lurrazaleko tenperatura aldaketa handiak saihesten ditu: Egunez , eguzki -erradiazioa murrizten du , eta , gauez , gehiegizko bero-galera eragozten du
-Fenomeno metereologiko guztien eragilea ere bada.

ATMOSFERAREN GERUZAK

capas de la atmosfera

Exosfera
Ez dago gasik. zaila da gerusa honek espazioarekin duen muga finkatzea. Espaziorantz urbildu ahala, tenperatura jaizten da
.
Termosfera edo ionosfera
Gas kantitate txikia dago Geruza honetako atomoak elektrizitatez kargatzen dira eta aurora borel izeneko fenomenoak sortzen ditu.

Mesosfera
Gas kantitatea oso txikia da. izar iheskorren eragilea.meteoritoen errekuntza

Estratosfera
Troposferan baino gas gutxiago. Ozono geruza dago hemen, bizidunentzat oso garrantzitzuak dira.

Ozono geruza ,Ozonoz osatutako gerusa mehe batek xurgatzen ditu Eguzkitik datozen izpi ultramoreak.

Troposfera
Atmosferako gas kantitaterik haundiena (85%) berta dago.Eguraldiaren osaera geruza honeta gertatzen da.Bizitzeko eta arnazteko baldintzarik egokienak geruza horretan daude.

LURRAREN GERUZAK




Beroak eta presioak , lurraren barne egitura baldintzatzen dute eta hainbat geruzetan banatzen dute barne egitura hori

Lurrazala

Lurraren kanpoaldeko geruza gehienbat harriz osatuta dago. geruza mehea da

Mantua

Lurrazalaren azpiko gerusa da. Oso tenperatura altua dago, harriak urtu egiten dira eta magma sortzen dute.Sumendiak eta lurrikarak mantuan sortzen dira.

Kanpo-nukleoa

Mantuaren azpiko geruza burdina likidoz osaturik dago.

Barne -nukleoa

Lurraren barruko gunea. Tenperatura 7.500 ºC tik gorakoa izan daiteke , baina bertako presio itzelengantik metal solidoz eratuta dago.

Lurrazala eta mantua goialde solidoena hartzen dituen geruza zurrunari litosfera deritzo eta litosferaren azpian urtzen hasitako errokek eratzen duten mantuko zonari, berriz astenosfera . Litozfera hainbat plakatan zatituta dago , eta plaka horiek astenosferaren gainean flotatu eta laban egiten dute. Horren ondorioz mugitzen dira kontinente zatiak.

HARRIAK

Harkaitzaren materia solido eta gogorrari harria esaten zaio.
Harriak mineral izeneko material edo sustantzia batzuez osaturik daude.

LURRAREN ITXURALDAKETA: INDAR GEOLOGIKOAK.

Indar geologikoek lurraren itxura aldatzen dute.
Indar geologikoak bi eratakoak izan daiteke.

1) Barneko eragileak
Lur barnean sortzen dira : lurrikarak, tolesturak, sumendiak...

2) Kanpoko eragileak
Lurrazalean higadura (erosioa) sortzen dute:; haizea, itsasoa, glaziarrak..
               

                                                       BARNEKO ERAGILEAK


TOLESTURAK ETA FAILAK

Mendikateak lur barneko indarren eraginez bi plaka kontinentalaren artean gertatutako talkaren ondorioz sortzen dira. Hau da , palkek talka egin , eta lurra goratu egiten da eta mendikateak sortu. Talka horien eraginez sortzen dira lurrazalako tolesdurak eta hautsurak (failak) ere. Batzuetan , talka horiek hausturak sortzen ditu lurrazalean; beste batzuetan ordea geruzek ez dute lurrazala hausten, tolestu egiten dira eta muinoen edo mendikateen forma hartzen dute. Munduko mendikaterik altuena (Himalaia , Asian; andeak ,hego Amerikan, Mendi harritzuak , ipar amerikan; alpeak , europan) tolestuaren ondorioz sortuak dira.
Lehen esan bezala geruzak ez dira beti tolesten. Zenbaitetan, arrokak luzatu edo kurbatu egiten dira talkan sortutako indarren eraginez eta puntu ahueltatik hautsi edo banatu egiten dira. Haustura horiei faila deritze.

SUMENDIAK

Lurraren barnetaldetik datozen magma eta gasak kanporatzen diren lurrazaleko irikiguneari deritzen zaio sumendia eta baita irekigune horretatik kanporatutako materialen metaketaz sortutako tontor edo mendiari ere. Mantutako magma litosferako zirrikituetatik gora igo eta kanpora irteten denean gertatzen dira sumendien erupzioak. Lurrazalako zirrikituari edo magmak egindako bideari sumendiaren tximinia deritzo eta tximinia horren ahoari kraterra






LURRIKARAK EDO SEISMOAK


Lurraren barnealde bat-batean askatutako energiaren ondorioz lurrazalean gertatzen diren dardara edo astinduak dira lurrikarak edo seismoak. Lurrazaleko bi bloque edo eremuaren arteko talken edo lekualdatzeen eraginez sortzen dira.
Lurrikaretan askatutako energía lurrazalera hedatzen da, norabide guztietan, uhin sismiko eran.
Lurrikara sortu den toki edo fokuari hipozentrua (barneko gunea) esaten zaio.
Hipozentrutik hurbilen den lurzoruko puntuari berriz, epizentrua (goiko gunea) esaten zaio. Lurrikara batzuk sumatu ere ez dira egiten ; beste batzuk, sumatzen diren arren, ez dute kalterik egiten.  Sumendiak ugariak diren lekuetan, naíz gertatzen dira lurrikarak oso bortitzak gainera.

ITSASIKARAK ETA TSUNAMIAK

Lurrikarak itsaspean ere gerta daitezke, itsasikara deitzen zaie halakoetan eta tsunami izenez  olatu izugarriak sortzen dituzte. Tsunamiak itsasertzeko lurrak  urez estali eta kalte haundia egiten dituzte.

SISMOGRAFOA
Lurrikarak edo seismoak  sismógrafo deritzen tresna berezi batzuen bidez erregistratzen dira.


LURRIKAREN ONDORIOAK, RICHTER ESKALAREN ARABERA

Lurrikararen bortiztasuna zehazteko , lurrikara-eskalak kontuan hartzen dira eskalariak erabiliena Ritcher-ena da. Eta lurrikararen energía neurtzen du. Sismologoek Mercalli eskala ere erabiltzen dute.

3,5 arteko lurrikara: ia ez da nabaritzen
3,5- 4,5 lurrikarak: nabaritzen da baina ez du kalterik eragiten
5,5 -6,0  lurrikarak: kalte arinak eragiten ditu
6,1- 6,9 lurrikarak: kalte larriak eragiten ditu
7,0-7,9 lurrikarak: lurrikarak  haundiak eta kalte oso handiak
8,0 tik gora: suntsidura handiak eragiten ditu

KANPOKO ERAGILEAK

Eguratseko fenomenoek (euria , haizea, elurra)lurrazalaren itxura aldatzen dute (higadura sortzen dute) bizidunek ere (gizakiak eta animaliak) lurrazalaren itxura aldatzen dute. Hauek guztiak, eguratzeko fenomenoak eta bizidunak kanpoko eragileak dira.

HAIZEA

Haizeak materialak toki batetik bestera eramaten ditu. Haizeak haitzak (harri handia)  karraskatzen ditu (hausten ditu, birrintzen ditu) ; horrela mendietan forma bitxiak sortzen dira. 

ITSASOA

Itsasoko ura higadura sortzen dute. kostaldearen itxura aldatzen du. Olatuek kostaldeko haitzak higatzen dituzte. Urteak pasa ahala itsasoa gero era barruago sartzen da.


IBAIA

Ibaiak higadura -eragile garratzitsuak dira. Ibaiko urak aurreko materialak higatu eta pilatu egiten du eta apurka apurka, arroaren erliebea aldatzen du.


Ibaiak iturburutik itsasoratu egiten duen bideri ibilgua deritzo. Hiru zati bereizten dira ibilbide horretan

goi ibilgua, erdi ibilgua, behe ibilgua


GLAZIARRAK

Lehorreko izotz-masa higikorra dira.elurra inoiz desagertzen  ez den eremuetan baino ez dira sortzen.Glaziar guztien izotz – masa  %99Antlantikan eta groenlandian dago pilatuta.
Glaziarretako  izotza poliki poliki mugitzen da,eta,arroaren hondoa eta alboak higatzen dituzte.Materialak garraitu eta sedimentatu egiten  ditu;materialak sedimentatzen diren gunean,morrenak sortzen dira.Glaziarrek ere haranak sortzen dituzte,baina U formakoa haranak.
Hiru glaziar mota bereizten dira
1.       Glaziar kontinentalak edo inlandsis: eskualde polarretan sortzen direnak.  Glaziar horiek, itsasora heltzean , zatitu egiten dira, iceberg deritzen izotz- blokeak sortzen dira.


2.       Mendi-edo harán- glaziarrak


3.       Mendi-oineko glaziarrak
Lautadetara heltzen direnean eratzen dituzten abaniko-formako eremu zabalak dira


LURPEKO URAK

Lurrazalera erortzen den ura (euria elurra) lur iragazkorretan sakorenaino barneratzen da. Iragaztea eragotziko dion gerusa iragazgaitz bat topatu arte. Geruza iragazkorraren eta iragazgaitzaren artean aintzira edo urtegi moduko bat eraztuz pila daitezke. Ur horrek irteera bat aurkitzen duenean berriro lurrazalera gainera ateratzen da.

HAITZULOAK

Haitzuloak hainbat eratara sortzen dira: ura edo haizea , edo biak eragiten duten igaduraren ondorioz . Oro har, lurpeko urek dute zerikusi nabariena. Urak harria iragaitza topatu beharrean beste era bateko harriak topatzen dituenenan lurrazalan deskonposatu egiten da. Eta haitzak pitzatu egiten dira. Pitzatu txiki horiei milaka urteeren buruan koba izugarriak bihur daiteke.






                                 


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS